39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Ordenantza fiskaletako aldaketa.
Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletan.

Hasierako onespenaren iragarkia urtarrilaren 27an argitaratu zen, 2010eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Deikaztelun, 2010eko martxoaren 5ean.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Ordenantza fiskala, Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituena

10. artikulua. 1. 1. Establezimenduak berritik paratzea.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotako %100 ordaindu beharko dute urtean.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Udal pilotalekua: Tarifak honela aldatzea:

A) Egoiliarrak: Banakako pistaren erabilpena, lau lagun bitarte. Ordua, 1,5 euro. Taldekako erabilpena (lau lagun baino gehiago). Ordua, 3,00 euro.

Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

2. Zerbitzu Orokorrak:

a) Ekarritako agirien fotokopiak, bakoitza 0,10 euro, DIN A4 motakoa bada, eta 0,15 euro, DIN A3 motakoa bada.

Kolorekoa bada, 0,20 euro, DIN A4 motakoa bada, eta 0,30 euro, DIN A3 motakoa bada.

Idazkaritzan dagoen agiri baten fotokopia: euro 1.

b) Fax zerbitzua: 0,10 euro.

Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

1.1. Mahaiak, aulkiak eta beladoreak.

Doan, aldez aurretik Udalaren baimena izanik. 50 euroko tarifa ezartzen da terrrazak baimentzeko, uztailean eta abuztuan.

Ordenantza, Ezkondu gabeko elkartzeen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena

-Aldatzea 10. artikulua. Tarifak.

Erregistro liburuan egiten diren inskripzioak, 3,00 euro.

Inskripzioen gainean ematen diren ziurtagiriak, 1,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1004223