39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa puntuala antolamenduko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioetan aldaketa egiteko proposamena, Muru Astraingo UE3.2 exekuzio unitateari dagokionez Rubén Isturiz Carok proposaturik. Aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean edukiko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2010eko otsailaren 24an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L1004139