39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herrilurrak okupatzeko baimena.
Aldaketa baldintza agirian

Caparrosoko Udalak, 2009ko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko herrilurretako 2.767 metro koadroren okupazioa, Caparrosoko 17. poligonoko 58, 59, 65, 66, 68, 76, 77, 78, 82, 83, 84, 87, 90, 94, 101, 102, 103 eta 251. lurzatietan, Hibridación Termosolar Navarra, S.L.ren alde, 66 kv-ko goi tentsioko aireko linea paratzeko, biogaseko plantan sortutako energia elektrikoa kanporatzearren.

Espedientea jendaurrean egon da iragarkia Herriko Etxearen iragarki oholean eta 2009ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 25ean, argitaratu baita, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

2010eko martxoaren 5ean egin bilkura berezian aho batez onetsi zen delako espedientearen baldintza agiriko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2010eko martxoaren 8an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1004268