39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2009tik luzatutako 2010eko udal aurrekontuan.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2010eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2009tik luzatutako 2010eko udal aurrekontuko aldaketa eta 182.290,38 euroko kreditu berezia gehitzea, Burlatako 0-3 urtekoendako Haur Eskolarako ekipamenduaz arduratzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2010eko martxoaren 4an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1004152