39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa R8 unitatea birzatitzeko proiektuan.
Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Berriozarko Arau Subsidiarioetako R8 unitatea birzatitzeko proiektuan, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriozarren, 2010eko apirilaren 3an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1004123