39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko martxoaren 1ean egin bilkuran, 15. puntuan, erabaki zuen behin betikoz onestea Urtelor, S.L.k proposaturiko hirigintza hitzarmena, Arraiozko zerbitzuen poligonoari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10 gauzatzeko, 8. poligonoko 187. lurzatian, eta Tycsa enpresak 2009ko martxoan egin tasazio teknikoa. Biak, behar bezala eginbideturik, horretarako irekitako espedientean daude.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, 2010eko martxoaren 3an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1004875