39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

UE 56 unitatea birzatitzea. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2010eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE 56 unitatea (Bakaiku) birzatitzeko proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Bakaikun, 2010eko otsailaren 19an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1004450