39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2009ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2010 Foru Legearen 267. eta 274. artikuluetan eta horiekin bat datozen beste arauekin bat.

Hasiera batean onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, 2010eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan.

Erreklamazioak egiteko jendaurreko epea iraganda, inork batere aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aiegiko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hona hemen aipatu aurrekontuaren edukiaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 396.300,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 61.200,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 520.900,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 42.800,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 10.600,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 15.600,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 148.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.296.100,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 481.000,00 euro.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 572.800,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 22.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 43.800,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 114.000,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 62.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.296.100,00 euro.

Aiegin, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L1004402