39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Antsoaingo Udalak behin betiko onetsi dituen ordenantza fiskalen eta prezio publikoei buruzko arauen testu osoak, haien kontra ez baita inolako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik jaso horretarako epean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez.

Antsoainen, 2010eko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0 ordenantza

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egintzaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Antsoaingo udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

5. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zerga-prestazioak betetzeko obligazioa duena, zergaduna edo haren ordezkoa izateagatik.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zergapeko egintzatik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.

Zergadunaren ordezkoa da, Legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.

2. Zergapeko egintza bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

Zerga erlazioaren aldaezintasuna

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Helbide fiskala

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzentzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

10. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatzearen ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banaketa irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu-zorra

11. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutza-korritua, sorrarazten den aldi horretan indarra duena.

c) Tributuei buruzko 13/2000 Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu-zorra ordaintzeko erantzukizuna

12. artikulua. Erantzukizuna tributu-zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta. Ordea, premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. artikulua. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien tributu obligazioetan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. artikulua. 1. Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sorrarazi eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatzen ahalko zaie horietako edonori.

17. artikulua. 1. Tributu-zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratu ahal izateko, egintza administratibo bat egin beharko da, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzutea eman eta gero. Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko diru-bilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu-zorraren iraungipena

18. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako tributu-zorrak eta erantzunkizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, eskatzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean (edozein kontzeptu dela bide) haien ondorengo direnei. Erantzukizun hori ezin zaio eskatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horien erosketak (eroslea pertsona bakarra nahiz batzuk izanik) aukera ematen badio ustiapenari edo jarduerari jardunean segitzeko.

2. Eskuratzailearen erantzunbeharrak ez dio pagatu beharra kentzen eskualdatzaileari. Biak dira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna eskatzeko prozedura ordenantza honen 17.1 artikuluan ezartzen da.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

19. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

20. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean preskribituko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu-zorra likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, eskubide hori sorrarazi zen egunetik hasita.

b) Likidaturiko tributu-zorren ordainketa eskatzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean preskribituko da beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.

3. Iraungipena eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea.

21. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu edo jasotzeko asmoz.

b) Edozein erreklamazio edo errekurtso paratzen bada.

c) Subjektu pasiboak tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributu gaietako arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak

24. artikulua. 1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legez arau-haustetzat hartzen diren egintzek edo egin gabe utzitakoek honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan obratzeko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbertzekoetan.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, Subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutza korritua eskatuko da.

5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen epai agintariek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzultzen ez duen bitartean.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez konplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu-zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.

29. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,50etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutitzea deusetan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutza korrituak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.

Zehapenen graduazioa

30. artikulua. 1. Tributu zehapenak graduatzeko honakoak hartuko dira kontutan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin izanak.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-haustea egitean iruzurbideak edo bitarteko pertsona bat erabiltzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu-zorra gutitzea badakar berarekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea edo horietan berandu ibiltzea.

f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2. Graduatzeko irizpideak batean aplika daitezke.

3. Tributu-hausteko zehapenen zenbatekoa %30 gutituko da subjektu arau-hausleak edo, hala balitz, erantzuleak egiten zaion arautze proposamenarekin bat datorrela adierazten duenean.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez da erabiliko.

Zehatzeko prozedura

31. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta bertze bat, eta hartan interesdunari entzunaldia emanen zaio.

Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.

Zehapena gutitzea

32. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik bertze bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak.

33. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

34.artikulua. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den bertze arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

35. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak

36. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Tramitatzeko epeak

37. artikulua. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei arrangura erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena

38. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

39. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekari ikuskatuko dira.

40. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

41. artikulua. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin- betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

-Zergapeko egintzaren funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabortz eguneko epea emanen zaio.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

42. artikulua. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek ematen ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioari laguntza emateko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

c) Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Ordainarazpenen likidazioa

43. artikulua. a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

44. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

45. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

-Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu-zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

46. artikulua. Subjektu pasibo baten gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakar batean fusionatzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

-Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non fusionatzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

-Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor fusionatua.

Zergadunen erroldak

47. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

48. artikulua. a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bertzelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio orokorrak

50. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da udal ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

51. artikulua. a) Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

52. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa eginen da udal diruzaintzaren edo ezartzen diren banketxeen bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

Zorren sailkapena diru-bilketari doakionean

53. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu-zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordaintzeko tokia

54. artikulua. a) Udal administrazioaren aldeko zorren diru-sarrera bertako kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu-zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.

Ordaintzeko epeak

55. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.

Korrituak eta errekarguak

56. artikulua. Derrigorrezko aldiaren hasierak errekargu bat sorrarazten du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren %20 joko baitu, bai eta zor horri dagozkion berandutza korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu-zorra ordaintzen baldin bada premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %10ekoa izanen da, eta ez dira eskatuko epe exekutiboa hasten denetik sorrarazitako berandutza korrituak.

57. artikulua. 1. Berandutza korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei bertze zenbait kasutan ezar zitezkeen zehapenak ez zaizkie paratuko, baina bai, ordea, berandutza korrituak. Hala ere, diru-sarrera edo aitorpenaren aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru, sei edo hamabi hilabeteetan egiten bada diru-sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, hurrenez hurren %5, %10 edo %15ekoa, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutza korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua

58. artikulua. Tributu-zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bertzenaz, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da.

59. artikulua. 1. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aitzineko atalean erranagatik ere, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Ordainketa geroratzea eta zatikatzea

60. artikulua. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bertzelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, udal aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

61. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, udal ebazpenen aurka egiteko orokorrean ezarri diren errekurtsoak aurkezten ahal dira, ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.

62. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

63. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aitzinetik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren tramite berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO
ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egintza da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Antsoaingo Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1. Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

2. Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-erauzketak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Lurzatiaren itxiturak.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12. Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Antsoaingo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, ordainsariak eta industria-mozkina kenduta.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sorrarazpena

8. artikulua. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

9. artikulua. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesdunek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aitzineko atalean xedatutakoari dagokionez, obra burutu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu eraginkorra eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bidezkoa denean behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinean obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Antsoaingo Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko dio.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Antsoaingo Udalak egindako likidazioa deuseztatuko du eta, hala behar denean, itzuliko, titularrak ez badu, behinik behin, lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

Karga-tasa

Ezarri den tasa %5 da.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1. Zergapeko egintza hirilurren balio igoera da. Hura agerian jartzen ahal da bai horien jabetza edozein modutan eskualdatzearen ondorioz, bai horietaz baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Ondorio horietarako, ondokoak dira hirilurrak:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.

c) Ibilgailuendako sarbideak dituztenak, bai eta ur hornidura, ur hustuketa nahiz argindar hornidura ere; edo bertzenaz, azalera erdia eraikia dutelako eremu sendotuan daudenak.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Ez da zerga honen menpean egonen lurralde kontribuzioaren gaietarako landalurtzat jotzen diren lursailek izan duten balio gehikuntza.

Salbuespenak

3. artikulua. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, bertze nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei egokitzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomi erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Antsoaingo Udala eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo Udal hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erosleak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erosle hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sorrarazpenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. Lur eskualdaketetan, lurrek sorrarazpenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilurraren gaineko Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = KB * U * %X.

Non:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

KB = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

% X = Finkatutako portzentajea, lurraren balio igoera zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

BALIOAREN IGOERA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

1etik 5 urte bitarte

10 urte bitarte

15 urte bitarte

20 urte bitarte

%3,4

%3,3

%3,3

%3,2

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentajea finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goititzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionez, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalkin edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentajea.

Kuota

11. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatu ondokoa izanen da: %10.

7. ARTIKULUAN ZEHAZTU BEZALA BALIO IGOERA GERTATU DEN
ALDI BAKOITZERAKO FINKATURIKO KARGA-TASAK

1etik 5 urte bitarte

10 urte bitarte

15 urte bitarte

20 urte bitarte

%12

%12

%12

%10,50

Sorrarazpena

12. artikulua. Zerga sorrarazten da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bortz urteko epean, egin diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa.

13. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sorrarazten denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere.

14. artikulua. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. artikulua. 13. artikuluan xedatua ukatu gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta molde beretan Udalari aditzera ematera zergapeko egintzaren gauzatzea zein izan den, lurren eskualdatzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo eskualdatzaileak, betiere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Antsoaingo Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergapeko egintza gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.-Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

2.-Kopia eginbidetuak.

3.-Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

4.-Fotokopiak.

5.-Arma txartelak.

6.-Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.-Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

8.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sorrarazpena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak, eta erroldako esku orriak: 3,90 euro.

2. Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 7,80 euro.

3. Luzatuak izateko, aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen duten egiaztagiriak: 19,30 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidez edo gabe- ematen direnean, II edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. epigrafea.-Kopia eginbidetuak.

1. Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 3,50 euro.

2. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 4,60 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 80,90 euro.

III. epigrafea.-Agirien konpultsa.

1. Konpultsa bakoitza: 2,80 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

IV. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

Agirien fotokopia bakoitzagatik:

-DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,35 euro.

-DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,25 euro.

-DIN A3, kolorezkoa: 1,50 euro.

-DIN A4, kolorezkoa: 1,20 euro.

V. epigrafea.-Arma txartelen tramitazioa.

1. Txartel bakoitza: 34,60 euro.

VI. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

1. 1.-A eta B mailetan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren ariora), izena emateagatik: 17,11 euro.

2. C mailan sartzeko, izena emateagatik: 9,10 euro.

3. D eta E mailan sartzeko, izena emateagatik: 5,70 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII epigrafea.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1. Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 44,50 euro.

2. Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 16,00 euro.

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik goitiko denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

-Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 10,97 euro.

VIII. Epigrafea.-Ordainagiri edo bertzelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik.

1. Agiri bakoitza: 1,70 euro.

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei buruz. Ziurtagiriak, esku orriak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal telefonoaren bidez egiten badira, ez dute inolako tasarik sorraraziko.

IX. epigrafea-Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

1. Lizentzia bakoitzeko: 37,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK
ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatzearren, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak.

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 85,80 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 85,80 euro.

III-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

Tarifak, III-A epigrafean aplikatutakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,65eko karga-tasa aplikatuta.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V-1) Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak:

-Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 120,60 euro.

V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

-Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 euro edo gutiagokoa duen lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, 50,00 euroko tasa ordaindu beharko da.

-Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 eurotik goitikoa duen lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, 114,00 euroko tasa ordaindu beharko da.

V-3) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

-Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 780,44 euro.

V-4) Eraikinen erabilera guztiz edo partez aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 585,36 euro.

VI. epigrafea.-Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 456,44 euro.

-Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan aldaketak tramitatzea: 228,22 euro.

-Birzatiketak: 456,44 euro.

-Lurzatiketak: 120,60 euro.

ORDENANTZA FISKALA; JARDUERA SAILKATUETAN
ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

Oinarria

1 artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduteko lizentzia.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Titulartasun aldaketak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

-Emandako lizentzia bakoitza: 1.454,89 euro.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

-300 metro karratu bitarteko azalera eraikia duten lokaletan emandako lizentzia bakoitza: 765,40 euro.

-300 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia duten lokaletan emandako lizentzia bakoitza: aitzineko kuotaz landa, 1,14 euro ordainduko dute azalera horretatik goiti egiten duen metro karratu eraiki bakoitzagatik.

III. epigrafea.-Titulartasun aldaketak.

-Eskualdaketa bakoitza, lizentzian aldaketarik egin gabe: 153,16 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak ere publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetezeko zerbitzua egitean.

Halaber, zergapeko egintza da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sorraraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisan, zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bertzalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

13. artikulua. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

-2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 41,00 euro.

-Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 74,00 euro.

II. epigrafea.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda.

-2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 82,00 euro.

-Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 148,00 euro.

III. epigrafea.-Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

-2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 6,14 euro.

-Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 12,29 euro.

IV. epigrafea.-Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

-2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 82,00 euro.

-2.500 kilogramo baino astunagoak: 148,00 euro.

V. epigrafea.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

7. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Lur eta lokaletan dauden ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak garbitu eta handik eramatea, baldin eta horien jabeek eta okupatzaileek -edo pilaketaren arduradunek- kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sorraraztea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea, ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Betearazpen aginduak.

-Karga-tasa izanen da zerga-oinarriaren %1.

II. epigrafea.-Ordezko betearazpenak.

-%125eko tasa ezarri da.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuak daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 22,82 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 22,82 euro.

-Kalte-ordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

II.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena izanen du:

II.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 48,06 euro.

II.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 24,03 euro.

II.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 4,06 euro.

II.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena izanen du:

II.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 72,31 euro.

II.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 36,10 euro.

II.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,03 euro.

-Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

II.3. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena izanen du:

II.3.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 200,68 euro.

II.3.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 137,92 euro.

II.3.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 79,10 euro.

II.4. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:

II.4.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 241,93 euro.

II.4.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 164,03 euro.

II.4.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 92,39 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sorraraziko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzera behartuak daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo haiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera -6 metro gutienez- eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindurik, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua burutu ondoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua burutu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea

I.1.-Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-1-5 ibilgailu: 34,39 euro.

-6-10 ibilgailu: 56,50 euro.

-10-25 ibilgailu: 98,25 euro.

-26-50 ibilgailu: 149,84 euro.

-51-100 ibilgailu: 178,09 euro.

-101-150 urte: 221,09 euro.

-150 ibilgailutik goiti: 299,70 euro.

I.2.-Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-1-5 ibilgailu: 39,30 euro.

-6-10 ibilgailu: 63,87 euro.

-10-25 ibilgailu: 109,32 euro.

-26-50 ibilgailu: 167,05 euro.

-50 ibilgailutik goiti: 197,75 euro.

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3.-Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko: 171,16 euro.

I.4.-Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-50 ibilgailu bitarte: 191,62 euro.

-50 ibilgailutik goiti: 246,88 euro.

I.5.-Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II.1.-Gau eta eguneko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 90,89 euro.

II.2.-Ordutegi mugatuko erreserba: Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 68,17 euro.

II.3.-Behin-behineko erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 44,22 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

III. epigrafea.-Seinalatzeko diskoak.

III.1.-Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak: 30,81 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikotako zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuak daudenak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, aulki eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, betiere arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.-Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako bertze zenbait baimen, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 40,82 euro.

I.2.-Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

-Egunean: 1,42 euro.

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

-Egunean: 2,12 euro.

I.3.-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere, egun edo zatiki bakoitzeko: 1,14 euro.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

-10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,71 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean: 6,69 euro.

-Gainerako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 1,09 euro.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.535,90 euro.

IV. epigrafea.-Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 52,56 euro.

-Hesiak: 52,56 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 52,56 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten badituzte.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboak

4.artikulua. 1. Enpresek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, uraz, gasaz, argindarraz, telekomunikazioaz (telefonia finko eta mugigarria) hornitzeko zerbitzuak edo gisako bertze edozein zerbitzu ustiatu beharrez.

2. Bereziki subjektu pasiboak dira komunikazio sareak ustiatzen dituzten enpresa, entitate edo administrazio publikoak, baldin eta horretarako erabiltzen badituzte zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo toki erakundearen jabari publikoan pasatzen diren edo paraturik dauden sareak edo muntadurak behar dituen bertze edozein teknika.

3. Tasa honi dagokionez, garraio, banaketa nahiz merkaturatze lanetan ari diren enpresak hartzen dira zerbitzuaren enpresa ustiatzailetzat. Betiere, erabiltzen diren sareen edo azpiegituren titularrak nahiz horiei dagokienez erabilpen, sarbide edo lotura eskubidea duten titularrak izanen dira subjektu pasiboak.

4. Aitzineko ataletan sartu gabeko sare publikoen titularrak diren enpresak Jabari publikoko lurzoru, zoru eta hegalkina erabiltzeko behar diren ordenantza fiskaletan arautzen diren tasei loturik egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

2. Fakturazioak emandako diru-sarrera gordintzat entitate bakoitzari egotz dakizkionak dira, betiere kasuan kasuko entitateak Udal honen mugapean ohiko jarduera egitean egindako zerbitzuen truke lortu baditu. Multzo horretatik kanpo aparteko egintzek edo jarduerek eragindako diru-sarrerak baizik ez dira geldituko.

3. Aprobetxamendu bereziaz baliatzeko subjektu pasiboak bertzeren sareak erabiliz gero, tasaren zerga-oinarria udal mugapean urtean lortutako diru-sarrera gordinei sarearen titularrari hura erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopurua kenduta lortutako emaitza izanen da.

4. Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarrenen kontura kobratutako kontu-sail edo zenbatekoak, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berariazkoak ez badira.

5. Ondokoak ez dira jotzen fakturazioak eragindako diru-sarrera gordintzat:

a) Enpresek jasotako diru-laguntzak, ustiapenekoak zein kapitalekoak.

b) Kalte eta galerengatik galdatutako kalte-ordainak, non ez diren konpentsazioa edo kontraprestazioa kobratu gabeko kopuruengatik, horiek 3. atalean zehaztutako diru-sarreren artean sartu behar baitira.

c) Finantza bidezko diru-sarrerak, hala nola korrituak, dibidenduak eta gisakoak.

d) Enpresek beren ibilgeturako egiten dituzten lanak.

e) Enpresen ondarearen parte diren ondasunak eta eskubideak besterentzetik datozen kopuruak.

6. artikulua. Telefonia mugikorreko enpresak jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik tasa zehazteko araubide orokorraren mende geldituko dira. Horretarako, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez badira.

Tasa zehazterakoan, gainera, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan: aprobetxamenduaren iraupena eta operadore bakoitzari egotz dakiokeen berariazko koefizientea merkatu-kuotaren arabera. Hartara, tasa lortuko da merkatuaren balorea iraupenarekin eta operadore bakoitzaren berariazko koefizientearekin biderkatuz.

7. artikulua. Tasaren zenbatekoa aurreko artikuluetan zehaztutako zerga-oinarriari % 1,5 aplikatuz zehaztuko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, lehenago horren berri eman beharko dute, eta kasuan kasuko zerbitzua egiteko gaitzen duen tituluaren jabe izan behar dute

Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldirotasun batez egiten badituzte, hiriko toki ezberdinetan bada ere, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezartzen diren aldietan ikuskatzen ahal dena. Gordailuaren zenbatekoa aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera aterako da, eta eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza solidario bidez.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. 1. Horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, tasa ordaintzera beharturik badaude, hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dituzten diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

2. Aitorpena egitearekin batera, ordaintzera beharturik dauden enpresek kasuan kasuko tasa likidatu eta zenbatekoa ordaindu beharko dute, dela Udaleko Diruzaintzan dela entitate laguntzaile baten bidez, betiere aitorpenaren xede den hiruhilekoa iragan ondoko hilabetean.

11. artikulua. Tasa hau kudeatzeko, toki entitate honek bertze entitate batzuekin bat egiten ahalko du hitzarmenen bidez, kudeaketa eta likidazioa errazagoak eta arinagoak izan daitezen.

ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

12. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

3. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea

4. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko PFEZren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

PFEZ egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.

b) Diru-sarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontuan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.

5. artikulua. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira (11 hilabete).

6. artikulua. Azken errenta aitorpena edo izandako diru-sarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak askietsita, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.

7. artikulua. Ordaindu beharreko kuotak (2009/2010 ikasturterako)

a) Haur bakoitzak hilean ordaindu beharko dituen kuotak, gehienez, honako hauek izanen dira:

-Eskola: 209,00 euro.

-Jantokia: 95,00 euro.

b) Nafarroako Foru Komunitatean eskumena duen organoak per capita errentako tarte bakoitzarentzat edota familia egoerarentzat ezartzen dituen hobariak aplikatuko dira.

c) Aurreko bi ataletako kuota horiek eguneratuko dira ikasturte bakoitzaren hasieran, Nafarroako Foru Komunitatean eskumena duen organoak ezartzen duenari jarraikiz.

ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

13. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak erabiltzen dituztenak daude ordaintzera beharturik.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen 1 eta 2. eranskinetan agertzen direnak dira aplikatzekoak.

Kudeaketa arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, ordutegi hauek izanen dute indarra:

Uda-neguetako igerilekuak:

Neguko denboraldia (irailaren 16tik ekainaren 14ra arte).

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Batean nahiz bertzean ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dira.

Udako denboraldia (ekainaren 15etik irailaren 15era arte).

-Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko dira.

Gune hidrotermala

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Batean nahiz bertzean ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko dira.

Gimnasioa

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko da.

Erabiltzeko arauak

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bertzenaz kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete zentro bakoitzean ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

-Hauek dira arau-hauste arinak:

1.-Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2.-Behar bezalako zapatak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igerilekuen esparruan.

3.-Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4.-Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5.-Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6.-7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7.-Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8.-Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9.-Uretan hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10.-Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean, bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11.-Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea

12.-Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13.-Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14.-Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15.-Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16.-Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17.-Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18.-Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

-Hauek dira arau-hauste larriak:

1.-Txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2.-Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3.-Instalazioan animaliak sartzea, gidazakurrak izan ezik.

4.-Bainu hartzaileei traba egitea.

5.-Basakerietan aritzea.

6.-Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7.-Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8.-Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.

9.-Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10.-Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11.-Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.

12.-Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1.-Hutsegite larrien errepika.

2.-Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten arau-hauste larriak.

3.-Instalaziora sartzeko txartel edo giltzak faltsutzea.

4.-Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5.-Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6.-Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7.-Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.

8.-Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

-Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

-Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

-Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

-Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

-Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

TARIFEN 1. ERANSKINA

Uda-neguetako igerilekuak

I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A.1.-Banakakoen inskripzio kuotak:

-18 urtetik goitikoak: 181,04 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 135,78 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 90,52 euro.

A.2.-Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aitzina).

18 urtetik goitikoak.

-3. kidea: 135,78 euro.

-4. kidea: 90,52 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 45,26 euro.

14tik 17 urte bitarte.

-3. kidea: 101,83 euro.

-4. kidea: 67,90 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 33,95 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-3. kidea: 67,90 euro.

-4. kidea: 45,26 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 22,64 euro.

B atala.

B.1.-Hiruhileko kuotak igerilekua erabiltzeko (banakakoak).

-18 urtetik goitikoak: 38,71 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 33,29 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 27,64 euro.

B.2.-Hiruhileko kuotak igerilekua erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina).

18 urtetik goitikoak.

-3. kidea: 29,03 euro.

-4. kidea: 19,36 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 9,67 euro.

14tik 17 urte bitarte.

-3. kidea: 24,96 euro.

-4. kidea: 16,65 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 8,31 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-3. kidea: 20,74 euro.

-4. kidea: 13,81 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 6,91 euro.

II. epigrafea.-Denboraldiko abonamenduak:

18 urtetik goitikoak.

-Udako denboraldia: 92,16 euro.

-Neguko denboraldia: 219,44 euro.

14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak.

-Udako denboraldia: 73,73 euro.

-Neguko denboraldia: 175,55 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-Udako denboraldia: 55,30 euro.

-Neguko denboraldia: 131,66 euro.

III. epigrafea.-Eguneko sarrerak.

-18 urtetik goitikoak: 8,00 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 6,00 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 4,00 euro.

IV. epigrafea.-Bertzelako zerbitzuak.

-Gimnasioa, hiruhilekoa: 53,50 euro.

-Sauna, saio bakoitzeko: 0,70 euro.

-Karnetak luzatzea (galdu edo hondatzeagatik): 7,00 euro.

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak.

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraituz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, lehendabiziko 8 hiruhileko naturaletan.

3. Ezinbertzekoak salbu, oso-osorik ordainduko dira nahiz eta erabiltzailea baja izan ordaintzeko 8 epeak iragan baino lehen.

4. Inskripzio kuota ordainduta edukitzeak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera beteko balitz.

5. Igerilekuak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira.

Inskripzioa urtean zehar eskatzen bada, inskribatzeko unean ordainduko da hiruhileko horren kuota eta, gainerakoak, hiruhiletik behin.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hiruhileko beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

6. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

7. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

-Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Berarekin bizi diren familiako 2 kide igerilekuko ohiko erabiltzaile izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako aipatu kideak gurasoak edo 26 urtetik beheitiko anai-arrebak izatea.

-26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

-Udalak edozein unetan frogaten ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

-Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

8. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

TARIFEN 2. ERANSKINA

Gune hidrotermala

I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak

-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A.1.-Inskripzio kuota orokorra:

-220 euro, 8 epetan ordaintzekoak lehenbiziko 8 hiruhileko naturaletan.

A.2.-Inskripzio kuota uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat:

Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko, non ez duten horietan baja egiten eta hargatik ere gune hidrotermala erabiltzen segitzen, edo horretan baja egin ondoan bertan alta berriz ere eskatzen.

B atala.

B.1.-Kuota orokorra:

Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 15:00etara. Hiruhileko kuota: 54,86 euro.

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 21:30era. Hiruhileko kuota: 65,83 euro.

B.2.-Inskripzio kuota uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat: Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 15:00etara. Hiruhileko kuota: 23,04 euro.

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 21:30era. Hiruhileko kuota: 39,50 euro.

B.1 eta B.2 atal bi-biendako oharrak:

1. Aipatu kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra.

2. Sarreraren eta irteeraren artean pasatzen den denborak hitzartutako ordutegitik goiti egiten badu, 6,58 euroko errekargua ezarriko da dagokion kuotan atzerapena gertatzen den aldiro.

3. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

II. epigrafea.-Eguneko sarrerak eta zenbait saiotarako abonamenduak.

Eguneko sarreren zenbatekoa hau izanen da:

2 orduko ibilbidearekin:

-Sarrerak lanegunetan: 14,00 euro.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 18,00 euro.

Zenbait saiotarako abonamenduen zenbatekoa hau da:

-Bortz saiotarako abonamendua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 45,00 euro.

-Hamar saiotarako abonamendua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 80,00 euro.

III. epigrafea.-Bertzelako zerbitzuak.

III.1.-Gimnasioa:

Kuota murriztezina, 53,50 euro hiruhilekoan.

Oharrak:

1. Alta eskatzeko beharrezkoa da igerilekuen uda-neguetako abonamenduaren edo gune hidrotermalarenaren jabe izatea.

2. Kuota hiruhileko naturalaren lehen egunean sortuko da edo, bertzenaz, alta egiten den egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra.

III.2.-Txartelak luzatzea, galdu edo hondatu direlako: 7,00 euro.

IV. epigrafea.-Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

IV.1.-Pilotalekua:

-Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argiarekin: 7,00 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 3,50 euro/ordua.

-Pilotalekua bertze erabilera batzuetarako:

a) Argiarekin: 28,50 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 21,50 euro/ordua

IV.2.-Kiroldegia:

-Kiroldegiaren erabilpena:

a) Argiarekin: 28,50 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 21,50 euro/ordua

IV.3.-Futbol zelaia: 40,00 euro partida bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN UDALAK ETA BERE PATRONATUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

14. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

TARIFEN ERANSKINA

2010/2011 ikasturtea

I. epigrafea.-Haurrendako kirol jarduerak.

I.1.-Kirol eskolak:

-6tik 14 urtera bitarte, biak barne: ikasturteko 50,82 euro, bizilagunek; 60,50 euro, kanpotarrek.

I.2.-Haurren igeriketa ikastaroak:

-3tik 14 urte bitarte, biak barne: 153,29 euro/ikasturtea.

II. epigrafea.-Gazteen eta helduen kirol jarduerak.

II.1.-Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak

-15etik 17 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 75,02 euro, bizilagunek; 87,12 euro, kanpotarrek.

II.2.-Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak

-18 urtetik goitikoak: ikasturteko 93,17 euro, bizilagunek; 108,90 euro, kanpotarrek.

II.3.-Aerobika, ordubeteko bi saio astean:

-Abonatuak: 143,81 euro/denboraldia.

-Abonatu gabeak: 171,90 euro/denboraldia.

II.4.-Batuka, ordubeteko bi saio astean:

-Abonatuak: 143,81 euro/denboraldia.

-Abonatu gabeak: 171,90 euro/denboraldia.

II.5.-Pilatesa, ordubeteko bi saio astean:

-Abonatuak: 168,53 euro/denboraldia.

-Abonatu gabeak: 202,23 euro/denboraldia.

II.6.-Mantenimenduko soinketa, ordubeteko hiru saio astean:

-Abonatuak: 119,09 euro/denboraldia.

-Abonatu gabeak: 142,68 euro/denboraldia.

II.7.-Yoga:

-1,5 orduko bi saio astean: 171,90 euro/denboraldia.

II.8.-Erretirodunen eta pentsiodunen soinketa:

-Ordubeteko hiru saio astean: 31,46 euro/denboraldia.

II.10.-Helduen igeriketa ikastaroak:

-18 urtetik goitikoak: 206,67 euro/ikasturtea.

III. epigrafea.-Haurrendako kultur jarduerak.

III.1.-Ludotekak: ikasturteko 50,82 euro, bizilagunek; 60,50 euro, kanpotarrek.

III.2.-Uda txokoak: 17,94 euro/ikasturtea.

III.4.-Euskal dantzak:

-Ordubeteko bi saio astean: 50,82 euro/ikasturtea.

III.6.-Erritmo eta dantza lantegia:

-Ordubeteko bi saio astean: 50,82 euro/ikastaroa.

IV. epigrafea.-Gazteen eta helduen kirol jarduerak.

IV.2.-Dantza latinoak, 90 minutuko saio bat astean:

-Abonatuak: 139,21 euro/denboraldia.

-Abonatu gabeak: 168,53 euro/denboraldia.

IV.3.-Eskulanak:

-2 orduko bi saio astean: 202,71 euro/denboraldia.

IV.4.-Erretiratuen eskulanak:

-2 orduko bi saio astean: 46,06 euro/ikasturtea.

V. epigrafea.-Bertzelako jarduerak.

V.1.-Udako kanpalekuak (aste batekoak)

-Antsoaingo bizilagunak: 168,80 euro.

-Antsoaingo bizilagun ez direnak: 242,65 euro.

V.2.-Helduen futbol txapelketa: 175,66 euro.

VI. epigrafea.-Antzerkiko sarrerak.

VI.1.-Haurrak-Adin guztietarako:

-Zinema, antzerkia eta bertze batzuk: 3,50 euro saio bakoitzeko.

VI.2.-Helduak:

-Zinea, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 4,50 euro saio bakoitzeko.

-Antzerkia eta bertze batzuk: 6,00 euro saio bakoitzeko.

-Ikuskizun bereziak: 10,00 euro saio bakoitzeko.

VII. epigrafea.-Gazteriaren Etxeak antolaturiko ikastaroak.

1. 20 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 23,20 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 34,80 euro ikastaro bakoitza.

2. 40 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 46,40 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 69,60 euro ikastaro bakoitza.

VII. epigrafeko oharrak:

1.-Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko.

2.-Behin betiko izen ematea gauzaturik ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

3.-Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4.-Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutienez.

5.-Arrazoi bereziren batengatik herriko gazte batek ezin badu zehazten den inskripzio kuota ordaindu, Gizarte Zerbitzuek haren kasua baloratuko dute, eskaintzen diren ikastaro edo lantegian aritzen ahal den inor ez dadin diru kontuengatik geldi haietan sarrera izan gabe.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, haiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sorrarazpena

6. artikulua. Tasaren sorrarazpena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, ordenantzan xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

I. epigrarea.-Egindako ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere, egindakoak:

-Agerraldi bakoitza: 77,02 euro.

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta :

-Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 77,02 euro.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 38,51 euro.

ORDENANTZA FISKALA,
KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

16. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 8. ataleko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zergapeko egintza: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua. 1. Honakoak hartuko dira Udalaren obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak bertze entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartuta egiten dituenak.

c) Udalak diru-laguntza emanik bertze entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak diru-laguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Zein obra edo zerbitzutarako biltzen diren kontribuzio bereziak, haien gastuak ordaintzeko bakarrik erabiltzen ahal dira.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. 1. Unitate ekonomikoa edo ondare banatua osatzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak, haiek ordaintzera behartuak, obrak egiteagatik edo Udalaren zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik onura berezia jasotzen badute.

2. Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia delarik su-itzaltze zerbitzuak handitu edo hobetzeagatik, ukitutako ondasunen jabeak eta, gainera, arlo horretan udalerrian diharduten aseguru konpainiak.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Gehienez ere, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak jasaten duen kostuaren %90ek osatuko du kontribuzio berezien zerga-oinarria. Udalak, ordenatzeko erabakia hartzean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu prestatze eta obra zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrena edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinena.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 artikuluko c) letrak aipatzen dituenetakoak, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoak, Udalak diru-laguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, diru-laguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du galarazten bertze administrazio publikoek lan edo zerbitzu horrexengatik ezar ditzaketenak. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, %90 alegia.

5. Zerga-oinarria finkatzeko, honako hau izanen da udal administrazioak bere gain hartutako kostua: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak erdiesten dituen diru-laguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Diru-laguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, bertze subjektu pasiboen kuotak gutitzeko erabiliko da.

Kuota

7. artikulua. 1. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, banaketa modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta lurraren gaineko kontribuziorako duten katastroko balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetu beharra delarik, udalerrian dauden ondasunengatik arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean eginen da banaketa, aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan egin ere. Subjektu pasibo bakoitzari eskatzen zaion kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) atalean aipatzen diren obren kasuan, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Lege edo hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei egokitzen zaizkien kuotak ez dira banatuko bertze zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bortz urtez.

Tributuaren sorrarazpena

10. artikulua. 1. Obrak egiten diren unean berean gertatzen da kontribuzio berezien sorrarazpena, edo zerbitzua ematen hasten denean. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sorrarazpena subjektu pasibo bakoitzarentzat.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena ukatu gabe, ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak, hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen bertze urtealdi bat aurreratzeko eskatzea.

3. Kontribuzio bereziak sorrarazteko unea kontuan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta ordenatzeko erabaki zehatzean bertze subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2. zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ordenatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sorrarazpena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du espedientean subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra jotzea kobratzeko ekintza.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi delarik, subjektu pasiboak, oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak seinalatuko dira, bidezko likidazioak igorriko eta aurreratuta egon litezkeen ordainketak konturako entrega gisa konpentsatuko. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, zein obra edo zerbitzutarako antolatzen den tributua, hartarako erabakiaren arauei jarraituz.

5. Ordainketa aurreratuak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonek egin badituzte, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz goiti egiten badute, udal administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordenazioa

11. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasu bakoitzean hura ezartzeko erabaki hartu beharko da aldez aurretik.

2. Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz handitzeari buruzko erabakia betetzea, harik eta kontribuzio berezien ordenazio zehatza onesten ez den arte.

3. Ordenatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, baita onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa eta banaketa irizpideak ere. Ordenatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin subjektua edo bere helbidea ezagunak badira, eta, bertzenaz, ediktu bidez. Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. artikulua. 1. Udalaren eskumeneko obrak eta zerbitzuak Udalak bertze toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea, ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu ordenatzeko erabaki zehatza, jarduketa unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren laguntza

13. artikulua. 1. Lanek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo handitu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, hari dagokion zatia ere ordaintzeko, Udalaren finantza egoera larria denean.

2. Orobat, Udalak sustatutako lanak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean, ukituriko jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakita eginen den lanean edo zerbitzuan parte hartzeko.

3. Zergadunen elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak erabateko gehiengoaz hartzen dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoentzat. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesdun guztientzat.

14. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen zergadunen elkarte administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen erabateko gehiengoaz hartu beharko da erabakia; betiere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak.

ORDENANTZA FISKALA,
EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak daudenak.

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 76,00 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

18. Ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra erabilpen baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak daudenak

4. artikulua. 1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

2. Gizarte eta hezkuntza arloko ekarte eta entitateek ez dute prezio publikoa ordaindu behar, irabazi asmorik ez badute.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileek lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

Tarifak

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Udalaren lokalak erabiltzea.

-3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 56,97 euro.

-3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 102,65 euro.

-6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 148,33 euro.

II. epigrafea.-Murrizketak.

II.1. Lokalaren erabilpena gutienez ere 5 egun jarraian: %20.

II.2. Lokalaren erabilpena gutienez ere 7 egun jarraian: %30.

Iragarkiaren kodea: L1003954