39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

641/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 8ko 641/2010 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lanpostu hauek esleitu ditu:

Susana López Ayesa andreari, 8332 zenbakidun lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, destinoa Iruñean.

María Luisa Taus Ibuarben andreari, 8334 zenbakidun lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, destinoa Iruñean.

Deialdia 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1004877