39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Izangai onartuen behin betiko zerrenda, lorategietarako
zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan
betetzeko deialdian

2009ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an, lorategietarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia. Izangai onartuen behin betiko zerrenda 2010eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Ikusirik Kontu Hartzailetzaren txostena, deialdiari ekiteko aurrekontu faltaz ohartarazten zuena, alkatetzaren otsaileko 34/2010 ebazpenaren bidez bertan behera gelditu zen azterketarako data, martxoaren 9rako aurreikusten zena.

Aurrekontuko arazoa konpondurik, data berria finkatu behar da probak egiteko, izangaien behin betiko zerrenda behin berriz sartuta.

Alkatetzaren martxoko 17/2010 ebazpenaren bidez, behin berriz onetsi da izangai onartuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean dagoena, eta ezarri da oposizioaldia hasteko data.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua (lehenbiziko eta bigarren ariketa): 2010eko urriaren 5a, 10:00etan, "Francisco Casanova" Udalaren Musika Eskolako lokaletan, Berriozarren.

Berriozarren, 2010eko martxoaren 5ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Onartuak:

Goñi Jiménez, Antonio

Moreno Rosón, Joaquín

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1004221