39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUN DEPARTAMENTUA. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Gora jotzeko errekurtsoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Hospitalarioko BFEko 4 lanpostu betetzeko behin betiko emaitzen aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Hospitalarioko BFEko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Esther Lacalle Fabo andreak eta Idoia Mitxelena Hernández andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aipatu deialdiaren behin betiko emaitzen kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1004779