39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean jartzea.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluko hirugarren lerroaldean xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da, orok jakin dezaten, zergadunen Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren Erregistroa, 2010eko urtarrilaren 1ekoa, zergaren ordainarazpena egitea dagokien udaletan jendaurrean jarriko dela 2010eko apirilaren 1etik 15era, biak barne.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F1004700