39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak, 10 telefonista lanpostu betetzeko bigarren ariketako behin betiko emaitzen aurka.

Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, abenduaren 19ko 233/2008 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

Sergio Oiz Ibarrola jaunak, Paz Otermin Elizalde andreak, M.ª Desamparados Joyas Arocena andreak, Edurne Serrat Cea andreak, Luis Iriarte Bellostas jaunak, M.ª Cristina Astigarraga Arancibia del Puerto andreak eta Juan Barreneche Irigoyen jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute 2010eko otsailaren 12an deialdi horren epaimahaiak bigarren ariketan onetsi dituen behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1004780