39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Enpresa Zientzietako diplomadunen 11 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Gora jotzeko errekurtsoak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 19 202/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko 11 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2010eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Miguel Azcona Sainz jaunak eta María Isabel Moriones García andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute aipatu deialdiaren aurka, tasen ordainketari eta gai-zerrendari dagokienez. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1004724