39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CUENCAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua

Ángeles De las Heras López andreak, Cuencako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako probidentzia-proposamenaren bidez, Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, gai arruntaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Construcciones Metálicas Talluntxe S.A.ren aurka bideratzen ari den 0000979/2009 prozesuaren barruan, erabaki da Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko maiatzaren 5ean ager dadin, 10:00etan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Halaber, alderdiaren galdeketa egiteko zitazioa egiten zaio alderdi demandatuaren legezko ordezkariari, eta ohartarazten zaio agertzen ez bada aitortutzat jotzen ahalko dutela, eta errekerimendua egiten zaio lan kontratua, altaren agiria eta lansarien ordainagiriak aurkezteko.

Ekitaldi horiek Lan arloko 1. Epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (Colón kalea, 57). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Eta Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Cuencan, 2010eko otsailaren 25ean.-Idazkari judiziala, Ángeles De Las Heras López.

Iragarkiaren kodea: J1004038