39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Enkante publikoa

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Patricia Margarita Silva Portugalek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Sofa-Plus Muebles, SLUren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 111/2008 prozesuan, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasunak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Volta modeloko sofa, 3 plazakoa, chaise longue bat daukana ezkerraldean: Mila eta seiehun euroan (1.600 euro) dago baloratua.

Enkantearen baldintzak:

Epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean, goizeko 10:00etan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-1846 42 0005001274 kontuan, hain zuzen, 3158.0000.64 0111 08 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria.

Epaitegiko idazkaritzan aurkeztu ahalko dira, enkantea hasteko ezarritako ordura arte.

Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 16an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1005028