2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2010eko aurrekontu orokorraren hasierako onespena
Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2010eko martxoaren 9ko bilkuran, 2010 urteko aurrekontuaren espedientea onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitateko bulegoan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxarri Aranatzen, 2010eko martxoaren 11n.-Lehendakaria, Alfredo Zelaia Goikoetxea.
Iragarkiaren kodea: L1004693