39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010eko plantilla organikoaren hasierako onespena

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2010eko martxoaren 9ko bilkuran, 2010 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Mankomunitateko bulegoan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2010eko martxoaren 11n.-Lehendakaria, Alfredo Zelaia Goikoetxea.

Iragarkiaren kodea: L1004692