39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko kontu orokorra

Mankomunitatearen Batzarrak; 2010eko martxoaren 9an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2009ko ekitaldiko kontu orokorra onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxarri Aranatzen, 2010eko martxoaren 11n.-Lehendakaria, Alfredo Zelaia Goikoetxea.

Iragarkiaren kodea: L1004691