39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoak bildu,
tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2009ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Erabakia 2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, eta inork erreklamaziorik batere aurkeztu ez duenez, delako ordenantza behin betikoz onetsi da eta haren testu osoa argitaratzeko xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agintzen denarekin bat.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. kapitulua

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. kapitulua

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 10. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. kapitulua

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mendialdea Mankomunitatea osatzen duten udalerrien lurralde esparruan aplikatuko da.

Aldiz, Mendialdea Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. kapitulua

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Hiri hondakin solidoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuetakoak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoetakoak.

e) Ikastetxeetakoak.

f) Osasun etxeetakoak.

g) Zahar Etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukuontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

V. kapitulua

Subjektu pasiboa

5. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Mendialdea Mankomunitatea osatzen duten udaletako Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Kontzeptu bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ustiapen edota ekonomi jarduera baten titulartasuna eskuratu nahi duenak, aldez aurretik titular denaren onespena izanik, eskubidea izanen du Mendialdea Mankomunitatea osatzen duten udalei jarduera edo ustiapenak sorrarazitako tributu-zorren ziurtagiri zehaztua eskatzeko.

VI. kapitulua

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. 4. artikuluko 1. ataletan ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

-1-A zergapeko egintzarako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: Establezimendu-unitatea edo jarduera, jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) inskribaturik badago, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

-1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera JEZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. kapitulua

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. kapitulua

Tributu-kuota

8. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu-kuota izanen da ordenantza honen 6. artikuluan finkatu diren zerga-oinarriei une bakoitzean indarra duten tarifak aplikatzearen ondorioa.

9. artikulua. 1. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. kapitulua

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. 1. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. kapitulua

Sorrarazpena

11. artikulua. 4.1 artikuluan ezarritako tasak lauhileko natural bakoitzeko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

XII. kapitulua

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

4.1) artikuluan aurreikusitakoak, lauhilekoan behin (apirilean, abuztuan eta abenduan).

XIII. kapitulua

Diru-bilketa

13. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mendialdea Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aurrera hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

14. artikulua. 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mendialdea Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egin ahal izanen da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboentzat, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mendialdea Mankomunitateak kobrantzarako jartzen dituen banku bulego edo aurrezki kutxetan: ordainagiri horietako bakoitzean 2 euro igoko da tasaren zenbatekoa, kudeaketa gastuak berdintzeko.

XIV. kapitulua

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

Xedapen gehigarri bakarra

Ordenantza honetako tasak zuzenean likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu Mendialdea Mankomunitateak.

Azken xedapen bakarra.

Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Leitzan, 2010eko martxoaren 4an.-Mankomunitateko burua, Javier Zabalo Betelu.

I. ERANSKINA

Lauhilekoetan kobratzeko tarifak

A) Etxekoa-etxebizitzetakoa.

A.1. Hiriguneko etxebizitzak: 28,00 euro.

A.2. Hirigunetik kanpoko etxebizitzak: 14,00 euro.

B) Profesionalen bulegoak eta banketxeak. Tarifa finkoa: 40,00 euro.

Gestoriak.

Agentziak.

Kabineteak.

Notariotzak.

Erregistroak.

Bitxi dendak-erloju dendak.

Banketxeak eta aurrezki kutxak.

Tabako dendak.

Ile apaindegiak.

Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak.

Lanbide liberaletarako lokalak.

Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak.

C) Saltokiak.

C.1. Janaririk saltzen ez duten saltokiak. Tarifa finkoa: 53,33 euro.

C.2. 1 motako janari saltokiak. Tarifa finkoa: 66,66 euro.

Elikagai dendak eta janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

Kalez kaleko merkatuetako postu finkoak.

Harategiak.

Prestalekurik gabeko gozotegiak.

C.3. 2 motako janari saltokiak. Tarifa finkoa: 80,00 euro.

Gozo dendak eta okindegiak, prestalekua dutenak.

Arrandegiak.

Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

C.4. 3 motako janari saltokiak. Tarifa finkoa: 106,66 euro.

Supermerkatuak eta autozerbitzuak, 150 metro koadro baino handiagoak.

D) Ostatuak eta jatetxeak.

D.1. Tabernak, elkarteak, dantzatokiak eta diskotekak. Tarifa finkoa: 93,33 euro.

Tabernak.

Kafetegiak.

Elkarte gastronomikoak.

Kirol elkarteak, taberna dutenak.

Dantzatokiak.

Diskotekak.

Kasinoak.

Erretiratuen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean.

D.2. Jatetxeak. Tarifa finkoa: 120,00 euro.

D.3. Landetxeak. Tarifa finkoa: 66,66 euro.

D.4. Ostatuak eta aterpetxeak. Tarifa finkoa: 106,66 euro.

D.5. Hotelak, hostalak eta kanpinak Tarifa finkoa: 133,33 euro.

E) Zerbitzuetakoak.

E.1. Bulego publikoak eta elizak. Tarifa finkoa: 40,00 euro.

Udaletxea.

Bulegoak eta erakunde publikoak.

Liburutegiak.

Museoak.

Kultur etxea.

Epaitegiak.

Elizak.

E.2. Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak. Tarifa finkoa: 66,66 euro.

E.3. Jantokia duten ikastetxeak. Tarifa finkoa: 133,33 euro.

E.4. Egoitzak eta zahar etxeak. Tarifa finkoa: 266,66 euro.

E.5. Guardi zibilaren kuartelak eta gasolindegiak. Tarifa finkoa: 266,66 euro.

E.6. Anbulatorioak, osasun etxeak eta beilatokiak. Tarifa finkoa: 53,33 euro.

F) Industriak. Tarifa finkoa:

F.1. Industriak eta lantegiak, <30 langile: 66,66 euro.

F.2. Industriak eta lantegiak, 30-60 langile: 133,33 euro.

F.3. Industriak eta lantegiak, 61-150 langile: 266,66 euro.

F.4. Industriak eta lantegiak, 150-300 langile: 400,00 euro.

F.5. Industriak eta lantegiak > 300 langile: 666,66 euro.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

Hiri hondakin solidoak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

Ikuskapena eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera benetakoaren arabera fakturatu dadin.

Iragarkiaren kodea: L1004118