36. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aurreikusitako obren kontratua Ollokiko
erabilera anitzeko pistaren proiektuan

Entitate esleitzailea: Esteribarko Udala.

Kontratuaren xedea: Aurreikusitako obrak Ollokiko erabilera anitzeko pistaren proiektuan.

Lanak egiteko tokia: Olloki.

Lanak egiteko epea: 90 egun natural.

Esleitzeko eta tramitatzeko prozedura: irekia, presako tramitazioarekin.

Lizitazioaren aurrekontua: 174.525,40 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: ez da behar.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: administrazio baldintza partikular eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago kontratazioaren atarian eta Udalaren web orrian: www.esteribar.org. Esteribarko Udalak emanen du proiektu teknikoa, eskatu ondoan.

Kontratistaren baldintza berariazkoak: administrazio baldintza partikular eta teknikoen agirian adierazitakoak, horretarako onetsita baitago.

Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: 13 egun natural, iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik aitzina (2010eko martxoaren 15a).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio baldintza partikularren agiriaren 14. klausulan zehaztutakoa.

Aurkezteko tokia: Esteribarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaintzak (Orreaga etorbidea, 13, 31630, Zubiri).

Aldaeren onarpena: ez dira onartzen.

Esleitzeko irizpideak: baldintza administratibo eta tekniko partikularren agirian daudenak.

Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

Esteribarren, 2010eko martxoaren 15ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1004723