4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 120/2009 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 120/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxuengatik (620) eta irainengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
12/2009 epaia. Iruñean, 2010eko urtarrilaren 14an.
M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, mehatxu-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 120/2009 falta-judizioan. Bertan alderdi izan dira, inplikatu gisa, Julio Alberto Cuevas Alcón eta Carlos Ignacio Sarasa Oyarzun; hau ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.
Epaitza:
Carlos Ignacio Sarasa Oyarzun kondenatzen dut, irain-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hamabost eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota eta guztira laurogeita hamar euro, hain zuzen, gehi prozesuko kostuak.
Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.
Julio Alberto Cuevas Alcón absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik, adierazpen guztiak aldekoak direla.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Eta Carlos Ignacio Sarasa Oyarzuni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.
Iragarkiaren kodea: J1003456