4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 1206/2008 betearazpena
Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Caja España de Inversiones, Caja de Ahorros y Monte de Piedadek eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Carpinteria Euskalduna S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1206/2008 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:
Hiri finka.-Yanlenea izeneko etxea, Donezteben, Kale Nagusiko 22an, beheko solairuan. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3432. liburukia, 49. liburua, 76. orria, 2744. finka.
Tasazio balioa: laurehun eta berrogeita hemeretzi mila bostehun eta hogei euro.
Enkantea 2010eko maiatzaren 4an eginen da, 10:00etan.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 120608 zenbakiko kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Betearazpenpeko alderdiaren helbidea jakiterik ez badago, ediktu honek legezko jakinarazpena egiteko balioko du.
Halaber, jasorik uzten da betearazpenpeko alderdiari ediktuen bidez egin zaizkiola ordaintzeko errekerimendua eta jakinarazpena, finkatutako helbidean ezagutzen ez dutelako eta non den jakiterik ez dagoelako.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1003480