33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 2192-C/09 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 2192-C/09 hipoteka-betearazpena tramitatzen ari da. Banco Popular Español S.A.k sustatu du auzia, Hermida prokuradore jaunak ordezkatuta, James Elieth Zapataren eta Jaqueline Morales Trujilloren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 259.439 euroko printzipala, eta interes eta kostuetarako behin-behinean kalkulatu diren 77.831 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da enkantea epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko ekainaren 8ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 2192 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek demandatuei jakinarazpena egiteko, beren helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Etxebizitza edo pisu bat, E motakoa. Iruñeko etorbidean dago, 2 eta 4 zenbakiekin seinalaturiko lau atariz (1., 2., 3,. eta 4. atariak esaten zaie) osatutako eraikinean, hamahirugarren etxean, bigarren atarian, Karrobide kalera ematen duen aldean, bigarren solairuan, eskaileratik igo eta aurrez aurre. Eraikinak ez du demarkazio zenbakirik, eta saihesbidearen, Las Eras kalearen eta oraindik egin gabe dagoen kale berri baten artean kokaturik dago. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.309. liburukia, 72. liburua, 75. orria, 4.315. finka. Tasazioa, enkantea egiteko: 256.000 euro.

Iruñean, 2010eko otsailaren 25ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1003618