4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Epatze ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien gaineko 987/2009 auzi-prozedura
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.
Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Nekane Astiz Otazu prokuradoreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak ezartzeko, Fernando Geovanny Rosero Benalcazarren aurka bideratzen ari diren 987/2009 auziaren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez Fernando Geovanny Rosero Benalcazar epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Anma Alexandra Luzuriaga Saltosen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Fernando Geovanny Rosero Benalcazar legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano, eta idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1003473