4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Epatze ediktua.
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1364/2009 prozedura
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.
Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Ana Imirizaldu Pandilla prokuradoreak eskaturik Francisco Javier Iricibar Gonzalez jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1364/2009 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Francisco Javier Iricibar Gonzalez jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Aura Fermin Maldonado andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Francisco Javier Iricibar Gonzalez jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko otsailaren 23an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano, eta idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1003471