4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1225/2009 hipoteka-betearazpena
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, hipoteka-betearazpena dela-eta, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Betearazleari, hots, Banco de Valencia S.A.ri (IFK: A 46002036; helbidea: Pintor Sorolla kalea, 2 eta 4, Valentzia) ondoko finka hau esleitzen zaio 166.806 eurotan: etxebizitza bat Antsoainen (Nafarroa), Harrobietako errepideko 16an, 1. solairuko B aldean. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua: 4240. liburukia, 30. orria, 5444. finka.
Ezereztu eta indarrik gabe uzten da prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa. Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, eman bekio lekukotza esleipen-hartzaileari, eta igor bekio agindu bikoiztua Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko erregistratzaile jaunari, prozedura honi bide eman dion hipoteka eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak ezerezteko, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Jasorik utziko da enkantean lortutako prezioa txikiagoa dela printzipalarengatik, interesengatik eta kostuengatik erreklamatutakoa baino.
Eta Porfirio Tandazo Mazari, Hilda-Macrina Jiménez Jimari eta Roque Franklin Tandazo Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko otsailaren 24an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1003554