33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2010eko otsailaren 22ko bileran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du:

A.-Honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea:

1. Burgiko Bake Epaitegia: María Cruz Palacios Glaría andrea (NANa: 15.651.767-Z), epaile titular; Virgilio Lacasia Ayerra jauna (NANa: 15.585.845-X), ordezko epaile, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

2. Ezkarozeko Bake Epaitegia: Susana Hualde Villanueva andrea (NANa: 33.424.818-E), epaile titular; María Soledad Hualde Samper andrea (NANa: 33.441.471-T), ordezko epaile, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

3. Orontzeko Bake Epaitegia: Cecilia Pena Aznárez andrea (NANa: 33.441.941-X), epaile titular, Udalak osoko bilkuran hautatua.

4. Cárcarko Bake Epaitegia: Laureano Chocarro González jauna (NANa: 15.672.907-V), ordezko epaile, Udalak osoko bilkuran hautatua.

5. Funesko Bake Epaitegia: José María Catalán Moreno jauna (NANa: 72.640.677-F), epaile titular, Udalak osoko bilkuran hautatua.

6. Azkoiengo Bake Epaitegia: Javier Oses Ezpeleta jauna (NANa: 15.850.485-W), epaile titular; Dolores Ciordia Campos andrea (NANa: 72.670.581-B), ordezko epaile, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

7. San Martin Unxeko Bake Epaitegia: Teofilo Ayerra Reta jauna (NANa: 29.155.413-S), epaile titular; Isabel Valencia Valencia andrea (NANa: 33.415.611-S), ordezko epaile, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

8. Buñuelgo Bake Epaitegia: Pedro Luis Osta Gómez jauna (NANa: 15.735.279-J), epaile titular, Udalak osoko bilkuran hautatua.

9. Fiteroko Bake Epaitegia: Alejo Falces Inuñez jauna (NANa: 16.001.834-K), epaile titular, Udalak osoko bilkuran hautatua.

B.-Bake epaile titularrak eta ordezkoak lau urterako izendatzen dira. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen den egunean hasten da haien agintaldia.

C.-Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean, izendatutako bake epaileek zin edo promesa egin eta kargua hartu behar dute, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 318. artikuluan adierazten den moduan, barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko epailearen aurrean, edo, hainbat epaile badira, dekanoaren aurrean.

D.-Ez daude zin edo promesa berriz egitera beharturik lehendik ere egin dutenak epaile titular edo ordezko gisa.

E.-Izendatutako epaileak karguaz jabetu ondoren, Gobernu Salak identitate txartela emanen die, kargutik kendu ezinezkoak izanen dira, eta legez ezarritako ordainsaria jasoko dute.

F.-Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 22an.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1003571