33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantzak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 17an egin bilkura berezian, honako hauek hasiera batean onestea erabaki zuen:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, 2010. urtean hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena

c) Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

d) Ordenantza fiskala, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

e) Ordenantza, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako inskripzio edo matrikuletako 2010erako prezio publikoak arautzen dituena.

f) Ordenantza fiskala, ur horniduraren eta edateko urarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2010erako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

Onespenaren erabakia 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2010eko otsailaren 19an.-Sakanako Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz ezarri da (1995eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da Sakanako Mankomunitateko zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.

Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak hartzen ditu bere esparruan, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a. artikulua).

3. artikulua. Sakanako Mankomunitateak onetsitako ordenantza fiskalek Mankomunitatearen eskumeneko eremu osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).

4. artikulua. Mankomunitate honek ordainarazten dituen tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Mankomunitateari, kasu bakoitzean dagokien tributu arloko araubide, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, eta ez dio loturarik ezarriko Administrazioari.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, organo eskudunaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko eginbeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legeko 63.4 artikulua).

5. artikulua. Mankomunitate honek indarra duten ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkiote, hala eskatzen duten guztiei, betiere emate horregatik indarra duten tasak ordaindu ondoren.

Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza:

6. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzean zehaztuko da zergapeko egintzaren izaera, zerga ordaindu beharra zein kasutan sortzen den adierazita.

7. artikulua. Ez da analogia onartuko zergapeko egintzaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).

Subjektu pasiboa:

8. artikulua.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeinari ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz) zergapeko egintzari darion tributu-karga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak edo legeak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharraren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen bereizitako ondare bat osatzen baitute.

Zerga harremanaren aldaezintasuna:

9. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen administrazioan, ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Zerga-oinarria:

10. artikulua. Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu-zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu-zorra zehaztera iristeko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, administrazioak kontuan hartutakoa. Kopuru horri (indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren, hala behar bada) tasa egokia aplikatuko zaio, tributu-zorra zehaztera iristeko.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

Likidazio-oinarria:

11. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian eginiko murrizketen emaitza. Murrizketa horiek kasuan kasuko ordainarazpena arautzen duen legean edo ordenantzan ezarrita daude.

Karga-tasa:

12. artikulua. Karga-tasatzat hartuko dira likidazio-oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.

Kuotaren zehaztapena:

13. artikulua. Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Zerga-oinarriaren gainean aplikaturiko tarifen, ordenantza partikularretan ezarrita dauden horien arabera.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, ekarpen berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

Salbuespenak eta hobariak:

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu-zorra

15. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutzako korritua, legez ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu-zorra ordaintzeko erantzukizuna:

16. artikulua.

1. Legeak tributu-zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, subjektu pasibo edo zordun nagusiekin batera, beste pertsona batzuk solidario edo subsidiarioki.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzukizuna tributu-zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta.

Premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahal zaio erantzuleari, diru-sarrera egiteko borondatezko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe.

17. artikulua. Betiere, tributu-zorra ordaintzera behartzeko administrazio-ekintza erantzuleei bideratu ahal izateko, beharrezkoa da administrazio-egintza bat, zeinean, interesdunari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zehaztuko baita.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

18. artikulua. Administrazio-ekintza erantzule subsidiarioei bideratu ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren zuhurtasunezko neurriak hartzea galarazi gabe.

19. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatzen ahalko zaie horietako edonori.

Tributu-zorraren iraungipena:

20. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

21. artikulua. Tributu-zorren ordainketa ordenantza honen 54.etik 57.era bitarteko artikuluek (biak barne) arautzen dutenaren arabera eginen da.

22. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta egintzak preskribituko dira:

a) Subjektu pasiboen alde:

-Tributu-zorra zehazteko administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sorrarazpena egin zen egunetik hasita.

-Likidatutako tributu-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

-Zergei buruzko arau-hausteengatik zehapenak jartzeko ekintzak, kasuko arau-hauste horiek egin ziren egunetik kontatuta.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

23. artikulua. Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta diru-bilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo errekurtsoen aurkezpenaren bidez, baldin eta, administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

-Subjektu pasiboak edozein jarduketa eginda tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko.

Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

24. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

25. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

26. artikulua. Zergen kudeaketa honela hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Toki entitateen organo administratiboen ikerketaren bidez.

Tributu aitorpena:

27. artikulua.

a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

28. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

29. artikulua. Aitorpena toki entitate honetan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

Mankomunitate honek aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzeko ere bai, eta orobat ohartu diren okerrak zuzentzeko, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Epeak:

30. artikulua.

1. Ordenantza partikularretan adieraziko dira tributu kudeaketako izapideak egiteko bete beharreko epeak. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago igaroko administrazio prozedura hasi eta hura bukatzen duen ebazpena eman arte; betiere, galarazten duten aparteko arrazoiak, behar bezala justifikatuak, ez badaude. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu, ez da ondorioz administrazio ekintzaren iraungipena etorriko, baina interesdunek erreklamazioa aurkezteko baimena izanen dute.

3. Uneoro egiten ahal dira tramitazio akatsen kontrako erreklamazioak; bereziki, haien ondorioz prozedura gerarazi, jarritako epeak hautsi edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egin ez direnean. Erreklamazioa baiesten bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Egiaztapena eta ikerketa:

31. artikulua. Toki entitate honek ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

32. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekari ikuskatuko dira.

33. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

34. artikulua. Ikuskatze lanak subjektu pasiboentzat eragin ekonomikorik baldin badakar, eginbide, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

Salaketa:

35. artikulua.

1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea Administrazioari laguntza emateko betebeharretik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Tributuen likidazioak:

36. artikulua.

1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

2. Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

37. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan, toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada subjektu pasiboari jakinarazi behar zaio.

38. artikulua.

1. Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, baita zer epetan eta zein erakundetan aurkez daitezkeen ere.

c) Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.

2. Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

3. Subjektu pasiboei zuzenean egindako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, salbu eta epe horretan behar bezalako protesta egin bada, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko.

Zergadunen zentsuak:

39. artikulua. Ordenantza partikularrean berean hala zehazten den kasuetan, administrazioak zergadunen zentsuak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz. Zergadunen zentsua, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Mankomunitateak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

40. artikulua.

1. Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

2. Zentsuan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

41. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio orokorrak:

42. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da toki entitatearen ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

43. artikulua.

1. Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

44. artikulua. Mankomunitatearen baliabideen bilketa zuzenean eginen da, Diruzaintzaren bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

45. artikulua. Tributu-zorren sailkapena, diru-bilketari begira.

1. Zuzendaritza organoek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionean, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatuak.

2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean subjektu pasiboek ezagututako zergadun zentsuetatik etortzeagatik, tributu-zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa igoeren aplikazioagatik.

Ordainketa tokia:

46. artikulua. Toki entitate honen aldeko zorrak bankuko kontuetan edo aurrezkikoetan ordainduko dira edo, bera titular dela, bankuetan horretarako irekitako kontuetan.

Ordainketa epeak:

47. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

a) Jakinarazi beharrekoak, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, jakinarazpenetik hasita.

b) Ordainagiri bitartez aldian-aldian ordaintzen direla-eta banakako jakinarazpenik behar ez duten tributu-zorrak, aurreko letran ezarritako epean, zein hilabete naturalean ordaindu behar diren, haren lehen egunetik hasita.

c) Subjektu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitza arautzen duen ordenantzan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergapeko egintza gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barrenean.

Ordaintzeko modua:

48. artikulua. 1. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aurreko atalean esanagatik ere, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Gerorapenak eta zatikako ordainketak:

49. artikulua.

1. Tributu-zorra likidatzean, toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.

2. Tributu-zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90etik 92ra bitarteko artikuluek, biak barne, xedatzen dutenari lotuko zaizkio.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

50. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, entitatearen ebazpenen aurka egiteko, oro har, aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

51. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten entitatearen erabakien kontra, entitatearen ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

52. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aitzinetik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu entitatearen diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren tramite berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta entitatearen erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, 2010. URTEAN HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria:

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera:

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua:

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal mugape osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza:

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Hiri hondakin solidoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuetakoak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoetakoak.

e) Ikastetxeetakoak.

f) Osasun etxeetakoak.

g) Zahar Etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukuontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa:

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria:

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. ataletan ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

-1-A zergapeko egintzarako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergagaietarako: Establezimendu-unitatea edo jarduera, jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) inskribaturik badago, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

-4.1.2.a) artikuluko zergapeko egintzarako, emandako zerbitzuaren kostua.

-1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera JEZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak:

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota:

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak:

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak:

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako.

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa honako hauen biderkadura baino handiagoa ez bada: Ondorio Askotarako Errenta-Adierazlea bider 1,13, ezkontidea edo bizikidea izanez gero, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidearenak ez diren familia kargak izanez gero (seme-alaba adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak, 23koak ere barne, legezko langabezia egoeran daudenak, edota ikasketak egiten, nahiz diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezinduak), aipatu muga ekonomikoei IPREM bider 0,23 gehituko zaie mendeko lagun bakoitzeko.

Ez dira tarifa honen onuradun izanen aurreko baldintza beteta ere diru-sarrera osagarriak dituztenak, alegia, urtean aipatu IPREMa baino 1,13 gehiagokoa dutenak, kontuan hartu gabe eskatzailearenak diren edo etxe berean bizi direnenak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

d) Udal Erroldako Bizikidetzako Ziurtagiria.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen zaiela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko atalean ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.

4. %100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiaren bidez.

5. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

6. Salbuespen eta/edo hobari guztiak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.

Hobariak urtebeteko iraupena izanen du eta urtero egin beharko dute eskabidea horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek.

XI. KAPITULUA

Sorrarazpena:

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak lauhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena:

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo lauhilekoan behin.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA

Diru-bilketa:

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1) artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboentzat, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitatearen diruzaintzan edo Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan. Ordainagiri hauetako bakoitzean 3,61 euro gehituko dira, kudeaketa gastuak berdintzeko.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitatearen diruzaintzan edo Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak:

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Ordenantza honetako tasak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean Sakanako Mankomunitateak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1) Etxekoa-erretiratuen klubak eta etxebizitzak.

Tarifa finkoa: 63,69 euro.

2) Profesionalen bulegoak.

Tarifa finkoa: 106,75 euro.

-Gestoriak.

-Agentziak.

-Kabineteak.

-Notariotzak.

-Erregistroak.

-Bitxi dendak-erloju dendak.

-Bankuak.

-Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

-Tabako-denda eta ile-apaindegiak.

-Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.

-Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

-Ogi saltokiak.

-Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

-Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

-Akademiak.

16) Landa-etxeak. 21,35 euro.

Saltokiak.

3) Tarifa finkoa: 160,11 euro.

-Kioskoak eta liburu-dendak.

-Botikak.

-Opari dendak.

-Dolareak eta ardandegiak.

-Litxarreria dendak.

-Gorputegiak.

-Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

-Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

-Gasolindegia.

-Eskulangintzako lantegiak.

-Kristaldegiak.

-Aroztegiak.

-Marmoldegiak.

-Zurgindegiak.

-Elektrizitate dendak.

-Edari biltegiak.

-Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.

-Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4) Tarifa finkoa: 181,48 euro.

-Zapata dendak eta jantzi dendak.

-Burdindegiak.

-Drogeriak.

-Ordezko piezen dendak.

-Pentsioak.

-Komentuak.

-Kontserba lantegiak.

-Mertzeriak.

-Moldiztegiak.

-Fruta eta barazki biltegiak.

-Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak.

-Altzari dendak.

-Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

-Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

-Harategiak.

-Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5) Tarifa finkoa: 256,90 euro.

-Arrandegiak.

-Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

-Prestalekua duten gozotegiak.

6) Tarifa finkoa: 336,89 euro.

-Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7) Tarifa finkoa: 309,56 euro.

-Jatetxeak, hostalak eta apopilo etxeak jatetxearekin.

8) Tarifa finkoa: 313,152 euro.

-Hotelak, kanpinak.

9) Tarifa finkoa: 265,70 euro.

-Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

11) Herriko Etxea, Kontzeju Etxea, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, Kultur Etxeak, Epaitegiak, elizak. Tarifa finkoa: 71,16 euro.

Lokal hauetako batean jarduera bat baino gehiago egiten bada, bakar-bakarrik batengatik ordainduko da, hain zuzen ere tarifa altuena dena.

12) Ikastetxeak, haurtzaindegiak. Tarifa finkoa: 153,01 euro.

Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

13) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak. Tarifa finkoa: 153,52 euro.

14) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak. Tarifa finkoa: 298,90 euro.

h) Edukiontzia erabiltzailearen jabetzakoa bada, 595 euroko kuota izanen da edukiontzi bakoitzeko, horiek 800dik 1000 litro bitartekoa badira, eta 295 euroko kuota, 340 litroko edukiera badute edo txikiagoa. Edukiontzia Mankomunitateak lagata bada, 675 euroko kuota izanen da edukiontzi bakoitzeko, horiek 800dik 1000 litro bitartekoa badira, eta 340 euroko kuota, 340 litroko edukiera badute edo txikiagoa.

Baskulan emandako pisua: 5,51 euro pisaldi bakoitzeko.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak

-Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

-Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

-B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.

-Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

-Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

Harako 9. epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa tikiena aplikatuko zaie.

ORDENANTZA FISKALA, ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKINAK BOTATZEKO
PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da indutrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko zabortegian trata ditzaten.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian uzteko.

Nolanahi ere, botaketa horiek egiteko behar den lizentzia edo baimena eskatuko zaie. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

-Industriakoa, hirikoaren parekoa bada, betiere gai organikorik gabekoa. Tonaren prezioa, 24,40 euro, gehi BEZa. Hondakin horiek kartoidunak badira, 59,51 euro, gehi BEZa.

-Beira zuntza edo horrelatsukoak: Tonaren prezioa, 34,07 euro, gehi BEZa.

-Paletak: zur hutsezkoa bada, tonaren prezioa 68 eurokoa da, gehi BEZa; zurezkoak ez diren beste batzuekin nahasita badaude: 75 euro, gehi BEZa.

-Zepak eta fundizioko hareak: Tonaren prezioa, 23,00 euro, gehi BEZa.

-Pentsuak: Tonaren prezioa, 27,04 euro, gehi BEZa.

-Pilak, horretarako propio diren edukiontzietan bota ez direnak, enpresetatik heldu direnak: prezioa kilogramo bakoitzeko: 0,79 euro, gehi BEZa.

-Obra hondakinak. Tonaren prezioa: 2,13 euro, gehi BEZa. Obra hondakin ez diren beste hondakin batzuekin (zura, ...) nahasita badaude 21,65 euro, gehi BEZa.

-Landare-lurrak edo gisa berekoak. Tonaren prezioa: 2,13 euro, gehi BEZa.

-Landareetatik heldu diren hondakin organikoak, ezpurutasuna %15ekoa badute. Tonaren prezioa: 10,29 euro, gehi BEZa.

-Hiltegietako hondakinak, zelulosa organikoa edo horrelatsukoak. Tonaren prezioa: 25,67 euro.

-Lohiak, botatzen ahal direnak. Tonaren prezioa: 21,00 euro, gehi BEZa.

-Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak). Tonaren prezioa: 340,83 euro, gehi BEZa.

-Ibilgailu abandonatuak (turismoak, unitatea) Tonaren prezioa: 127,73 euro, gehi BEZa.

-Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta horrelatsukoak, unitatea) 638,72 euro, gehi BEZa.

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.-Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.-Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasunaren ehunekoaren ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3.-Kobratzeko kontuetarako ez da hondakintzat hartuko haren pisua 300 kilogramotik beheitikoa bada, partikularrenak badira obra hondakinak, eta 50 kilogramokoa, hondakinen gainerakoak, salbu eta pilak.

4.-Hondakinak botatzen diren aldiro, 5 euro ordainduko da, gutxienez ere.

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sorrarazpena

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Arbizuko zabortegiko instalazioetara.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori izan daiteke banakakoa botaketa bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak debekatu dezake, Nafarroako Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak ekarri eta botatzea.

Diru-bilketa

9. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2. Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3. Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako hitzetan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela izkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzaileran artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarra izaten jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza:

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, entitate publikoak bere eskumeneko agiriak tramitatzeagatik sortzen den jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra:

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, entitate publikoak bere eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri luzatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa:

4. artikulua. Entitate publikoak luzatzen dituen edo bere eskumenekoak dituen agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Salbuespenak:

5. artikulua. Tasak ordaintzetik salbuetsiak daude, edozein entitate publikoan gizarte prestazioak eskatzeko edozein agiri tramitatzen duten erabiltzaileak.

Tarifak:

6. artikulua. Ordenantza honetako tarifak haren 1. eranskinean agertzen direnak dira, eta hona hemen kontzeptuak:

-Fotokopiak.

-Txartelak.

-Ziurtagiriak.

-Konpultsak.

-Ordainagirien eta beste batzuen kopiak.

-Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.

7. artikulua.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta entitate bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Zigilu ofizialaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen langileak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

8. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten zigilu ofizialaren agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Diruzaintzan egunero diru-sarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak:

9. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura dutenak eta Diruzaintzako langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Agiriak eman eta tramitatzea:

-Fotokopiak (espedienteen tramitazioa) 0,10 euro.

-DIN A4 tamainako fotokopiak: 0,20 euro.

-DIN A3 tamainako fotokopiak: 0,30 euro.

-Txartelak: 3,00 euro.

-Ziurtagiri ofizialak: 3,00 euro.

-Konpultsak: 1,50 euro. 50 orri baino gehiago: 10 zentimo/beste orri bakoitzeko.

-Ohar soila, Jabetza Erregistrokoa: 13 euro.

ARAUA, SAKANAKO MANKOMUNITATEAK HEZKUNTZA,
KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua:

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Mankomunitateak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak:

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

Hala bada, prezio publikoa ordaintzera behartuak daude jardueraren onuradun direnen guraso, tutore edo adingabeen legezko ordezkariak.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak:

6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

TARIFEN ERANSKINA

Igeriketa, gazteak: 43 euro.

Igeriketa, minusbaliatuak: 0 euro.

Futbol txapelketako taldea: 393,3 euro.

Futbol txapelketako fidantza: 120 euro.

Pala txapelketa:

-1.

maila, gizonak (bikotea) 29,5 euro.

-1. maila, emakumeak (bikotea) 10,30 euro.

Pala txapelketa:

-2. maila, gizonak (bikotea) 23,8 euro.

-2. maila, emakumeak (bikotea) 5,2 euro.

Mendi irteerak, txikiak: 3,6 euro.

Mendiko irteerak. Helduak: 5,7 euro.

Udako campuseko futbola: 25,9 euro.

BTTko irteera. Autobusa: 7,5 euro.

Helduendako herri lasterketa: 7,7 euro.

Gazteendako herri lasterketa: 4 euro.

Behobiarako autobusa: 8,8 euro.

Mendiko eskia: 4 euro.

Piragua ikastaroa: 25,9 euro.

Harrijasotzaile eskola: 44,0 euro.

Aizkolari eskola: 44,0 euro.

Piragua: 25,9 euro.

Irristaketa (autobusa gurasoendako): 2 euro.

Irristaketa (autobusa Zaragozara gurasoendako): 6 euro.

Xake txapelketa: 7 euro.

Frontenis txapelketa, emakumeentzat (bikotea): 10 euro.

Frontenis txapelketa, gizonentzat (bikotea): 20 euro.

Euskara.

Udako txapelketak: 125 euro.

Asteburuetako irteerak: 60 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta edateko uraren zerbitzua ematen bada, Mankomunitetako kide izan gabe ere.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko ur horniduraren eskuragarritasuna eta haren zerbitzua mantentzea, baldin eta Mankomunitateko udalek ezin badute zerbitzu hori eman eta horren ondorioz Mankomunitearen saretik edo biltontzietatik eman behar bada.

b) Edateko ur horniduraren zerbitzua erabiltzea, baldin eta Mankomunitateko udalek ezin badute zerbitzu hori eman eta horren ondorioz Mankomunitearen saretik edo biltontzietatik eman behar bada. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

c) Edateko uraren hornidura behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

d) Edateko ura banatzeko sareetara lotzeko hargune eskubideak. Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izatea sartzen da.

e) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

f) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua.

1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Kontzeptu bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, harguneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, diametroa handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Sakanako Ur Mankomunitateko Batzar Orokorrak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako Foru Legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak lauhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko b), eta e) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko c) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko d) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, lau hilabetetik behin.

2. Aldiz, c), d) eta e) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a) eta b) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko c) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazten diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko d) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 61990 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

-Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

-Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako gaitutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2010. ERANSKINA

Hilabetekoa:

1.-4. a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

-13 mm bitarte: 3,18 euro hilean.

-15 mm-koa: 3,98 euro hilean.

-20 mm-koa: 5,29 euro hilean.

-25 mm-koa: 6,79 euro hilean.

-30 mm-koa: 14,15 euro hilean.

-40 mm-koa: 23,65 euro hilean.

-50 mm-koa: 45,15 euro hilean.

-65 mm-koa: 77,00 euro hilean.

-80 mm-koa: 106,76 euro hilean.

-100 mm-koa: 110,49 euro hilean.

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren banaz bertzeko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien harguneen kuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren arabera:

-50 mm bitarte: 8,75 euro hilean.

-50 mm-tik gora: 14,59 euro hilean.

2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa, hilean.

1. tarifa.-Kontsumoa, 1etik 6 metro kubiko bitarte: 0,26 euro/metro kubikoa.

2. tarifa.-Kontsumoa, 7tik 25 metro kubiko bitarte: 0,52 euro/metro kubikoa.

3. tarifa.-Kontsumoa, 26 metro kubikotik gora: 1,45 euro/metro kubikoa.

-Horniduraren titularra toki entitatea bada, tarifa bakarra izanen da, alegia, 0,23 euro/metro kubikoa.

2.2. Industriako eta merkataritzako erabilera.

1. tarifa.-Kontsumoa, 0,67 euro/metro kubikoa.

2.3. 1. tarifa.-Udalen ureztatzeak.

-Ureztatzeko ahoa, 1,94 euro hilean.

2. tarifa.-Obretako kontsumoa, 0,56 euro/metro kubikoa.

3. tarifa.-Ur-ihes ezkutuen kontsumoa: 0,21 euro/metro kubikoa.

2.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

1. tarifa.-Kontsumoa, 1etik 6 metro kubiko bitarte: 0,49 euro/metro kubikoa.

2. tarifa.-Kontsumoa, 6 metro kubikotik gora: 2,07 euro/metro kubikoa.

3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren arabera, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota).

-13 mm bitarte: 48,64 euro.

-15 mm-koa: 56,42 euro.

-20 mm-koa: 60,76 euro.

-20 mm-tik gora: 97,28 euro.

4.-4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Ur-hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

-13 mm bitarte: 48,64 euro.

-15 mm-koa: 58,39 euro.

-20 mm-koa: 60,76 euro.

-20 mm-tik gora: 97,27 euro.

4.2. Ur-hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hartunearen diametroaren arabera.

-50 mm bitarte: 97,27 euro.

-50 mm-tik gora: 194,55 euro.

5.-4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

-Izena emateko eskubideak: 46,32 euro.

-Kontsumoa, 0,57 euro/metro kubikoa.

6.-4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen bakoitzeko: 17,37 euro.

7.-Aurreikusita dauden beste zergapeko egintzak.

-Eskulana: 23,49 euro/ordua.

-Makineria erabiltzeko: 46,91 euro/ordua.

-Kamioia erabiltzeko: 96,43 euro/ordua.

Iragarkiaren kodea: L1003410