33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2009ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea zenbait aldaketa 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurreko epea, 2010eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2010eko otsailaren 26an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L1003705