33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Patronatuaren 2010eko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Patronatuak, 2010eko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eskolaren 2010eko ekitaldiko aurrekontua, 878.647,49 euro egiten baitu.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2010eko otsailaren 12an.-Musika Eskolako Patronatuko burua, Jose Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1003523