33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2010eko tasak.
Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak 2009ko abenduaren 17an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Etxeko laguntza zerbitzuaren 2010eko tasak.

Jendaurreko aldia iragan da, iragarkia 2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan urtarrilaren 18an, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluarekin bat.

7. artikuluaren testu berria. Tasa aplikatzeko hilabeteko lanbidearteko gutxieneko soldata hartuko da oinarritzat (L.G.S.). Horren arabera baremo hau ezarri da:

LGSaren %60tik beheitiko diru-sarrerak eta katastroko balio aplikatuak:

Ordaintzetik salbuetsita

LGSaren %60 baino gehiagoko eta %75 bitarteko diru-sarrerak:

8,43 euro/hilabetea

LGSaren %75 baino gehiagoko eta %90 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %25.

LGSaren %90 baino gehiagoko eta %105 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %35.

LGSaren %105 baino gehiagoko eta %120 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %45.

LGSaren %120 baino gehiagoko eta %135 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %55.

LGSaren %135 baino gehiagoko eta %150 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %65.

LGSaren %150 baino gehiagoko eta %165 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %75.

LGSaren %165 baino gehiagoko eta %180 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %85.

LGSaren %180 baino gehiagoko eta %195 bitarteko diru-sarrerak

orduko kostuaren %95

%195 baino gehiago

orduko kostuaren %100

2010erako, kostua izanen da orduko 11,08 euro.

Famili unitateko kideen katastroko balioen gainean aplikatu beharreko portzentajea %2 izanen da.

Aldaketa honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2010eko otsailaren 24an.-Mankomunitateko burua, Miguel Ángel Vela Osta.

Iragarkiaren kodea: L1003680