33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen Mankomunitateko Batzarrak, bien zerbitzuko langileak edukitzeko, 2010eko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa, 2010eko aurrekontuaren espedientearen atal gisa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz, 2010eko plantilla organikoa, 2010eko aurrekontuaren espedientearen atal gisa, jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta oholean argitara eman ondoan, espedientea azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Beiren, 2010eko otsailaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1003685