2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUGARRAMURDI
Aldaketa, "Zugarramurdiko Garapena S.L." udal
enpresaren estatutuetan
Udalak 2009ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1.-"Zugarramurdiko Garapena, S.L.'' udal enpresa arautzen duten estatutuak zuzentzea, Nafarroako merkataritza-erregistroak eskatu bezala.
2.-Horren ondorioz, aipatu estatutuak aldatzen dira eta horietako 15. artikulua honelaxe geldituko da:
"15. artikulua.
Administrazio kontseilu batek administratu, gobernatu eta ordezkatuko du sozietatea, ahalmenik handienekin, salbu eta Batzar Orokorrari dagozkionak. Delako Kontseiluak hiru kide izanen ditu gutxienez eta bost gehienez ere.
Kontseilukideak Batzar Orokorrak izendatuko ditu lau urteko aldietarako; halarik ere, lehenago kentzen ahal dira kargutik Batzar Orokorraren erabakiaren bidez, betiere legeari jarraikiz".
3.-Alkateari edo hura legez ordezkatzen duenari eskumena ematea zuzenketa idazkia sinatzeko, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 12.12 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Zugarramurdin, 2010eko otsailaren 15ean.-Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.
Iragarkiaren kodea: L1004030