33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Aldaketa hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskaletako tarifen eranskinean:

-9. ordenantza fiskala, taldekako kanpaldia egiteko lizentziaren tasak arautzen dituena.

-10. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betikoz onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Bidankozen, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1003511