33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Alkatetza beste baten esku uztea

Ricardo Ruiz de Gaona Carlos, Torralba del Rioko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, 2010eko otsailaren 15ean, ondoko dekretua eman dut:

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, karguan aritzea galarazten duten osasun arrazoiak direla eta.

XEDATU DUT:

1.-Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan aritzeko eskuordetzea Julio Corres Sainz lehen alkateordea, aldi baterako eta aipatu eragozpenak dirauen bitartean.

2.-Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Torralba del Rion, 2010eko otsailaren 15ean.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L1003485