33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SATRUSTEGI

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Satrustegiko Kontzejuak, 2009ko abenduaren 4an batzarrean bildurik, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena: Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Bigarrena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesa dutenek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arakilen, 2010eko otsailaren 23an.-Kontzejuko burua, Martín José Martínez Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1003454