33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Zabalguneetako I eta IIko BBPBko XV. unitate integratuko 208. lurzatian dagoen eraikina erabat zahaberritzeko eta handitzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 23an, honako hau erabaki zuen:

JOB 23-FEB-10 (3/UV).

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Udaleko arkitektoaren 2010eko urtarrilaren 13ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Zabalguneetako I eta IIko BBPBko XV. unitate integratuko 208. lurzatian dagoen eraikina erabat zahaberritzeko eta handitzeko. Azterlan hori Luis Felipe Gaztelu Montagut jaunak aurkeztu du, Ciganda Ferre Fundazioa ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3. Obra lizentziaren eskaera egin baino lehen eta ikusirik egin gogo diren obrek ukitzen dutela eraikin katalogatu baten estalkia, kasu honetan nahitaez egin beharra dago aldez aurreko kontsulta, betiere gorpuztu beharko dena babespen memoria idatzia oinarritzat hartuta."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1003636