1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
16/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen esparruan, inbertsioak finantzatzeko kreditu-eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko deialdia handitzen duena.
Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legeak, II. kapituluan, baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari 30.000.000 euro bitarteko abalak emateko, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75. artikuluan ezarritakoaren babesean, jarduera ekonomikoaren sektore jakin batzuetako inbertsioak finantzatzen laguntzeko.
"Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak azaroaren 25ean emandako 174/2008 Foru Aginduaren bidez, inbertsioak finantzatzeko kreditu-eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko deialdia onetsi zen, Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen esparruan.
Deialdi horretako 4. oinarriak ezarri zuen eskaerak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31n bukatuko zela.
Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak 15. artikuluan ezartzen du, Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko dituela, gehienez ere 30.000.000 euro eginen dutenak guztira. Abal horiek "Nafarroa abala" izena hartuko dute, eta eskaerak egiteko epea, foru lege horretan finkatua, 2010eko abenduaren 31ra arte luzatzen da.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen esparruan, inbertsioak finantzatzeko kreditu-eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko deialdiaren erreferentzialdia handitzea 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte, atzeraeraginezko ondorioak dituela. Laguntza horiek "Nafarroa abala" izena hartuko dute hemendik aurrera.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, departamentu honetako Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza delegatuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko otsailaren 19an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F1003336