2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Orisoaingo Udalak, 2010eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.
Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2010eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Orisoainen, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkate udalburua, María Victoria Labiano Alvarez.
ERANSKINA
Orbaibarko administrazio zerbitzuen batasunarekin
partekatutako langileak
Lanpostuak
-Funtzionarioa:
-Lan-kontratuduna:
- Administrari-ofizial 1 (hutsik).
- 2 administrari-ofizial (hutsik).
Iragarkiaren kodea: L1003736