2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2009ko aurrekontuetako 9, 10, 11, 12 eta 13. aldaketak.
Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
9/09 aldaketa. Kreditu gehikuntza.
Gastuak: Inbertsioak San Miguel Ikastetxe Publikoan: 2.400,00 euro.
Hiri hornigarriak: 600,00 euro.
Inbertsioak kiroldegian: 601,00 euro.
871. finantzabidea. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 3.601,00 euro.
10/09 aldaketa. Kreditu gehikuntza.
Gastuak: Cruz Blanca industria sektorea (%4,92) 50.000,00 euro.
871. finantzabidea. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 50.000,00 euro.
11/09 aldaketa. Kreditu berezia.
Gastuak: ekipamendua gizarte-etxerako: 727.168,16 euro.
871. finantzabidea. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 727.168,16 euro.
12/09 aldaketa. Kreditu gehikuntza.
Gastuak: Herriko Etxeko oztopo arkitektonikoak kentzea: 33.556,76 euro.
871. finantzabidea. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 10.067,03 euro.
75601. GN: PIL 09-12. Herriko Etxeko oztopoak kentzea: 23.489,73 euro.
13/09 aldaketa. Kreditu berezia.
Gastuak: 10. sektoreko ekipamendurako urbanizazioa egitea: 1.545.000,00 euro.
Finantzabidea: 871. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 1.545.000,00 euro.
Orkoienen, 2010eko otsailaren 22an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1003508