2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2010eko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Ultzurrungo (Ollaran) Kontzejuko 6. poligonoko 74. lurzatiaren xehetasun azterlana, África San Martín Razquin andreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Ollaranen, 2010eko martxoaren 2an.-Alkatea, Javier Ecay Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1003940