2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi da 2010ko plantilla organikoa, eranskinean heldu dena. Hasierako onespenaren erabakia 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 5ean.
Longidan, 2010eko otsailaren 25ean.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
ERANSKINA
2010eko plantilla organikoa
Funtzionarioak:
Lanpostuaren izena: idazkaria, beste udal batzuekin batasuna eraturik. Buru den Udala: Artzi. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretukoa: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lan araubideko langile finkoak:
Ez da.
Funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen lanpostu hutsak:
Ez da.
Funtzionarioen izenen zerrenda:
Loreto Echavarren Sanz. Idazkaria. Maila: A. 5. gradua. Jardunean.
Gainerako langileak, aldi baterako lan-kontratudunak dira
Iragarkiaren kodea: L1003677