33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Behin betiko onespena, Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 113. artikuluaren aldaketari

Lesakako Udalak, 2010eko otsailaren 5ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:

A) Behin betikoz onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntuala, Eraikuntzari buruzko Ordenantzaren 113. artikuluari dagokiona.

Artikulu horren testua honako hau da:

113. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean dauden lursailen itxiturak.

1.-Lurzoru urbanizaezin guzietan, honako itxitura hauek egiten ahal dira:

-Gehienez ere 1,20 m duen harri-horma batekin egindako itxitura.

-Hesolak eta alanbrea erabiliz egindako itxiturak, gehienez ere 1,20 m-ko garaierakoak. Itxiturak bide publiko batekin muga egiten badu, ezin izanen da alanbre arantzaduna paratu.

-Landaresiak edo irtenbide mistoak; hormen goitiko aldean ezin da paratu alanbre arantzadunik edo elementu ebakitzailerik.

-Egurrezko elementuekin egindako itxiturak. Batzuk bertikalki jarrita egonen dira, oinarri gisa lurrean sartuta, eta bertzeak zeharka jarriko dira, langa gisa. Horizontalki jarritako langen arteko tarteak estaltzeko, 45º osatzen dituzten egurrezko gurutzeak paratzen ahal dira. Horrelako itxiturek, gehienez ere, 1,20 m-ko garaiera izanen dute.

-Harrobietako eta fabrika -eta industria- guneetako mugetan, sarez egindako itxiturak, berdez pintatuta eta gehienez ere 2 metroko garaierakoak. 0,30 m-ko zapata luzeetan oinarrituta egon behar dute.

-Pantaila akustikoak, eraikinetan eta haien inguruetan zarata arintzeko, baldin eta Nafarroako Osasun Institutuaren aldeko txostena badute.

2.-Itxiturak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legearen 112. artikuluko 2. zatiak dioenaren arabera paratu beharko dira; hau da, kanpoko bazterretik neurtuta, 3 metroko zortasun tartea utzi beharko da. Hala ere, zortasun tarte horretan, egurrezko hesolekin eta langa edo alanbreekin egindako behin-behineko itxitura egiten ahal da, baldin eta bidearen kanpoko bazterretik guttienean 1 metroko tartea uzten bada. Horiek ezin izanen dute inolako zimendurik izan eta, horiek paratzeko, ezin da lurra mugitu. Udalak hala eskatzen badu, itxitura horiek kendu ahal izanen dira eta itxituraren egileak ez du kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik izanen.

B) Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespenaren akordio hau argitaratzea, baita aldatutako testu osoa ere.

Lesakan, 2010eko otsailaren 25an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1003720