2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERGA
Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Onespena
Udal honek, 2010eko otsailaren 20an egin bilkuran, behin-behingoz onetsi du Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 3. poligonoko 606. lurzatiari dagokiona eta Javier Muruzábal Otazuk sustatua. Hasiera batean onetsi zen testuan zenbait aldaketa egin direnez, bidezkoa da berriz jendaurreko epea irekitzea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Lergan, 2010eko otsailaren 24an.-Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.
Iragarkiaren kodea: L1003489