2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Herrilurraren desafektazioa
Leitzako Udalak, 2010eko ilbeltzaren 29an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen honako herrilur hauek desafektatzea:
-1.601 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 187. lurzatian.
-1.933 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 4. poligonoko 181. lurzatian.
-3.714 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 4. poligonoko 336. lurzatian.
-4.076 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 4. poligonoko 335. lurzatian.
Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Leitzan, 2010eko otsailaren 24an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1003688