33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2010eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, Erroibarko Ur zerbitzuko tarifen arautegiaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluaren arabera, onetsitako aldaketa jendaurrean egongo da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, Erroibarko Ur zerbitzuko tarifen arautegiaren aldaketa behin betiko onetsitzat emango da, eta haren eduki osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erron, 2010eko otsailaren 22an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1003727