33. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea

Araizko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2010 espedientea eta hura 2010eko otsailaren 27an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek, ondokoa erabaki du, Alkatetzaren otsailaren 24ko 6/2010 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.-Udal honetako zinegotzi Andres Arraztio Saralegui eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.-Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2010eko otsailaren 24an.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1003507