2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa Aitzoaingo UR-1 unitatea birzatitzeko
proiektuan, Berriobeitiko P.B2 eta P.G1 lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2010eko otsailaren 23ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Aitzoaingo UR-1 unitatea birzatitzeko proiektuan, Berriobeitiko P.B2 eta P.G1 lurzatiei dagokienez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2010eko otsailaren 24an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1003482